HEZKUNTZA

Sindikatu guztiek Nafarroako Eskolatze Batzordeen araudia aldatzea aldarrikatu dute

2023/09/28
Irakaskuntzako sindikatu guztiok, sare publikokoak zein sare itundutakoak (SEPNA, UGT, LAB, ELA, STEILAS, ANPE, AFAPNA eta CCOO) gaur Hezkuntza Departamentuaren aurrean elkartu gara salatzeko ez gaudela inolaz ere ados Departamentua matrikula bizia kudeatzen ari den moduarekin.

Sindikatu guztiok bat gatoz, Eskolatze Batzorde horietan dugun parte hartzea guztiz eskasa da; horregatik, parte hartze hori ahalbidetzen duen araudia ahalik eta azkarren aldatzeko eskatzen dugu.
Bestalde, aurreikusten dugu matrikula honen hazkundeak arreta berezia behar duten ikasleen kopurua ere handituko duela, eta horiek artatzeko baliabideak ez direla nahikoak izanen.

Sindikatuek erregistraturiko testua