Steilas eta ELA sindikatuek Nafarroako Gobernuari exigitzen diote zor ez-legitimora bideratuko duten dirua Hezkuntzara bidera dezala

2017/11/17
Parlamentu Sozialaren kalkuluen arabera, Nafarroako Gobernuak ordaindu behar duen zor ez-legitimoa 171 milioi eurokoa da.

Steilas eta ELA sindikatuek Nafarroako Gobernuari exigitzen diote zor ez-legitimora bideratuko duten dirua Hezkuntzara bideratzeko, eta gogoratu nahi dute Parlamentu Sozialak 171 miliotan kuantifikatu duela zor ez-legitimo hau. Gobernuak dio ez dagoela Hezkuntzarako dirurik, baina badago dirua bai egitura faraoniko zentzugabeak eraikitzean sortu den zorra ordaintzeko, baita Caminoko eta Pirinioetako autobien itzaleko bidesaria ordaintzeko ere. Sindikatu hauek azpimarratzen dute Nafarron lehentasunak ez direla ez zor ez-legitimoa ez egitura faraoniko hauek, baizik eta kalitatezko zerbitzu publikoak eta lan baldintza bidezkoak lortzea.