NORDEX BLADES LUMBIER

Lanuzteak hasi dituzte lan istripuen kudeaketa salatzeko

2026/06/23 Lan Osasuna Nafarroa
Lanuzteak hasi dituzte lan istripuen kudeaketa salatzeko
Sindikatuen arabera, langileei osatu aurretik lanera itzultzeko presio egiten zaie.

Nordex Blades Lumbierreko langileek ordubeteko lanuzteak hasi dituzte ekainaren 23an eta 24an, lantegiko lan istripuen kudeaketa salatzeko. Salatu dutenez, enpresak eta Mutua Navarrak lesioak dituzten langileei lanera lehenago itzultzeko edo alta medikoa aurreratzeko presioa egiten diete, istripu tasaren datuak hobetzeko asmoz. Langileen osasuna lehenestea eta praktika horiek amaitzea eskatu dute.