PALESTINA
ELAk bat egiten du “Gure haurrak ere badira” egitasmoaren mobilizazioekin

"Gure haurrak ere badira" egitasmoak ikastetxe guztietan urgentziazko konzentrazioak deitu ditu Israelek su-etena hautsi ondoren
Su-etenetik bi hilabete eskas igaro direnean, Israelek, Estatu Batuen babesarekin eta nazioarteko komunitatearen isiltasunarekin, Gazari eraso egin dio berriro, 400 heriotza baino gehiago eraginez.
ELAk martxoaren 24an, astelehena, ikastetxeetan deitutako mobilizazioak babesten ditu eta dei egiten dio bere militantziari parte hartzera behin betiko su-etena eskatzeko. Israelgo Estatu genozidak berriro erakusten duen krudelkeriaren aurrean, Euskal Herritik egiten dugun ekarpenak herri palestinarraren aldeko ahotsa altxatzea izan behar du, eta nazioarteko komunitateari eta erakundeei Israelgo Estatuarekin harreman komertzial, ekonomiko eta politiko oro mozteko eskatzea.