Afiliatuak eta afiliatu ohiak
Datu pertsonale inguruko politika informatiboa
Arduraduna
Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?
ELA-EUSKAL SINDIKATUA
CIF: G- 48090096
Helbide postala: Barrainkua, 13 48009 BILBO
Telefonoa: 944 03 77 00
Datuak Babesteko Ordezkariaren kontaktu datuak: dbo@ela.eus
Helburua
Zertarako tratatzen ditugu zure datuak?
ELA-EUSKAL SINDIKATUAK erraztutako datuak hurrengo helburuekin tratatzen ditu:
- Sindikatuari afiliatzeko prozedura eta sindikatuarekiko lotura kudeatzea eta
- Antolakundearen parte izateari utzi dioten pertsonen datuen kudeaketa.
- Bide fisiko edo elektronikoetatik sindikatuaren jardueren inguruko komunikazio dibulgatzaileak bidaltzea.
- Webgunean, argitalpenetan, komunikabideetan eta sare sozialetan irudiak atera eta zabaltzea, burutzen den jardueraren ondorioz.
- Errentaren aitorpenean sindikatuari ordaindutako kuotekin lotutako hobari fiskalak ahalbideratzea
Legitimazioa
Zein da zure datuak tratatzeko legitimazioa?
Tratamendua egiteko oinarri juridikoak hurrengoak dira:
- Sindikatu baten gaur eguneko edo lehengo kideen datuen tratamendua, DBEOren 9.2.d) artikuluarekin bat eginez.
- Irudiak atera eta zabaltzeko, adostasuna, DBEOren 6.1.a) artikuluaren arabera.
- Adostasuna Foru Ogasunari datuak lagatzeko, errentaren aitorpenean hobariak ahalbideratzeko
Hartzaileak
Nori komunikatzen dizkiogu zure datuak?
- Datu pertsonalak ez zaizkie hirugarrenei lagatuko salbu eta lege betebehar baten betepenean edo zerbitzuari euskarri emateko beharrezkoa denean.
- Datu pertsonalen kudeaketak ez du nazioarteko transferentziarik eskatzen.
Kontserbazioa
Zenbat denboraz kontserbatzen ditugu zure datuak?
- Afiliazio harremana dirauen bitartean eta hurrengo 5 urteetan zehar, araudi fiskala aplikatuz.
- Afiliatu ohien datuak denbora mugagabean gordeko dira erakundearekin loturiko helburu historikoen ondorioz.
Eskubideak
Zeintzuk dira zure eskubideak datuak errazten dizkiguzunean?
- Edozein pertsonak eskubidea dauka ELA-EUSKAL SINDIKATUAK bere datu pertsonalak tratatzen ari den edo ez inguruko informazioa jasotzeko.
- Interesdunek haien datuak irispidean izateko, datu zehazgabeak zuzentzeko edo, ezerezteko eskubidea izango dute, besteak beste datuak beharrezkoak ez direnean jaso ziren helbururako.
- Egoera zehatzetan, interesdunek tratamendua mugatzea eskatu ahal izango dute, kasu horretan, erreklamazioak egin edo defendatzeko soilik kontserbatuko ditugu.
- Egoera zehatzetan, eta egoera partikularrarekin lotutako arrazoien ondorioz, interesdunak haien datuen tratamenduaren aurka egin dezakete. Kasu horretan, ELA-EUSKAL SINDIKATUAk datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta legezko arrazoiak daudenean edo erreklamazio posibleak egin edo defendatzea beharrezkoa denean.
- Interesdunek datuak transferitzea eskatu ahal diote ELA-EUSKAL SINDIKATUAri emandako datuak formatu egituratuan lortzeko, erabilpen komun eta irakurketa mekanikoarekin, euren kabuz deskargatzeko edo ELA-EUSKAL SINDIKATUAk beste entitate bati transmititzeko.
- Interesdunak bere eskubideak dbo@ela.eus helbidera email bat bidaliz egikaritu ahalko ditu.
- Datuak Babesteko Bulego eskudunaren aurrean erreklamazio bat aurkez dezakezu, bereziki ez duzunean eskubideak asetzea lortu, bulego horren posta helbide edo helbide elektronikoaren bidez.
SEGURTASUNA
- Datuak modu konfidentzialean tratatuko dira egokiak diren segurtasun neurri tekniko eta antolatzaileen menpe, aldatzea, galtzea, baimenik gabeko tratamendu edo irispidean izatea saihesteko.