ELAk, LABek, CCOOk eta UGTk Eusko Jaurlaritzari eskatu diote eskola-jantokietako enpleguari eta lan-baldintzei eusteko eta zerbitzu segurua eta kalitatezkoa bermatzeko behar diren baliabideak bideratzeko

Inprobisazioak eta zerbitzuaren egungo beharretara egokitutako benetako neurrien faltak mesfidantza sortzen ari dira familien artean, eta ez dute ikusten Hezkuntza Sailak eta gainerako patronalek zerbitzuaren segurtasuna eta kalitatea bermatzeko benetako interesik. Horren ondorioz, familia askok ez dute zerbitzua eskatzen, nahiz eta beharrezkoa izan.
Horregatik, ELA, LAB, CCOO eta UGTk ikastetxe publikoetako, pribatuetako eta itunpeko ikastetxeetako jantoki-zerbitzuetan azpikontratatutako langileek merezi duten errespetua eskatzen dute. Neurri negoziatuak eta inposatu gabeak eskatzen dituzte, beharrezko segurtasuna eta enpleguari eta lan-baldintzei eustea bermatzeko.
Ildo horretan, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek dei egin diete eskola publiko, itundu eta pribatuetako jantokietako langileei, familiei eta, oro har, hezkuntza-komunitateari, urriaren 7an Gasteizen Eusko Jaurlaritzaren aurrean egingo den mobilizaziora.