GIPUZKOAKO SALGAIEN ERREPIDEKO GARRAIOA
Patronalak ez du negoziatu nahi
2024/10/11

Urriaren 11ko negoziazio bileran ez da aurrerapausorik egon: GUITRANS patronalak Garraioaren II. Estatu Akordioan oinarritutako lan baldintzak planteatzen jarraitzen du. Madrilen UGTk, CCOOk eta Estatuko patronalak egindako negoziazioa erabiltzen du aitzakia gisa lan baldintzak inposatzeko.
ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek, aho batez, argi utzi dute patronalaren proposamenaren aurka daudela. ELArentzat ulertezina da 15 urteren ondoren Gipuzkoako Hitzarmenaren taulak eguneratzeaz ere ez hitz egitea eta egiten den proposamen bakarra lan baldintza prekarioak ezartzea izatea.
ELAk salatzen du GUITRANSen jokatzeko era eta sektorearen errealitatera zein egungo egoera sozioekonomikora eguneratutako negoziazioa exijitzen du. GUITRANSek jarrera aldatuko ez balu, mobilizazioaren eta borrokaren bidea hartu biharko du sindikatuak, Gipuzkoako Merkataritza bidezko Salgaien Garraioaren egungo hitzarmenaren eguneraketa eta hobekuntza bermatzeko.
Hurrengo bilera urriaren 21erako aurreikusita dago, 10:00etan.