ELAk gehiegizkotzat jo du Nafarroako Gobernuaren gutxieneko zerbitzuen agindua, Iruñeko Casa Misericordiako greba dela-eta
Nafarroako Gobernuak emandako aginduari dagokionez, eta agindu horrek greba-deialdiaren peko egoitzan izanen duen aplikazioa xehetasunez aztertu ondoren, ELAk gehiegizkotzat jo du. Izan ere, agindutako gutxieneko zerbitzuak %85 dira goizeko txandako ordubeteko lanuztean, %87 arratseko txandan, eta %100 gaueko txandan. ELAk gutxieneko zerbitzu horiek salatzen ditu, grebaren erabilera nabarmen mugatu baitute. Gainera, gertaera hori are kezkagarriagoa da hori bezalako sektore batean, non emakumezkoak, prekarietatea eta esplotazioa elkartzen diren.
Bestalde, ELAk dei egiten dio Erruki Etxeko Zuzendaritzari, langileekin baldintzen berritzea negoziatzeko.
Eta azkenik, ELAk bere egiten du Erruki Etxeko langileek daramaten borroka hori, eta goraipatzen du langileek hartu duten erabaki irmo eta sendoa, haiek denak eskaera zuzen batzuen inguruan biltzeko eta antolatzeko.