Greba eskubidearen aurka enpresariak Lanaren Nazioarteko Erakundean

2015/02/18
Greba eskubidearen aurka enpresariak Lanaren Nazioarteko Erakundean
Greba eskubideari egindako erasoa Euskal Herrian ere kontu ezaguna dugu. Gero eta sarriagoak dira oinarrizko eskubide hau murrizteko ahaleginak patronalen eta EAEko, Nafarroako zein Espainiako gobernuen aldetik: gehiegizko zerbitzu minimoak, polizien neurrigabeko esku hartzea, piketeen kriminalizazioa, etab.

Betidanik gauza jakina izan arren Lanaren Nazioarteko Erakundearen (LANE) 87. Hitzarmenak greba eskubidea babesten duela, 2012 urtetik aurrera Enpresarioen Taldeak, Lanaren Nazioarteko Konferentziako hiruparteko negoziazioak hautsi eta ukatu egin nahi dio LANEri munduan zehar greba eskubidearen urraketak kontrolatzeko eskumena, argudiatuz eskubide hori ez duela LANEren inongo hitzarmenetan jasota. Hau greba eskubidearen eta LANEren kontrol sistemaren aurkako eraso argia da, eta erakundearen barnean krisi instituzionala eragin du.

Enplegatzaileen Taldeak bere estrategian hainbat gobernuren babesa du, esaterako AEBetakoa, Errusiakoa, Japoniakoa, afrikar eta asiar estatu batzutakoak... Hain zuzen, hauetako askok langileen eskubideekiko errespetu oso urria dute, eta batzuk bat ere ez.

Greba eskubideari egindako erasoa Euskal Herrian ere kontu ezaguna dugu. Gero eta sarriagoak dira oinarrizko eskubide hau murrizteko ahaleginak patronalen eta EAEko, Nafarroako zein Espainiako gobernuen aldetik: gehiegizko zerbitzu minimoak, polizien neurrigabeko esku hartzea, piketeen kriminalizazioa, etab.

Horrenbestez, Sindikatuen Nazioarteko Konfederazioak (NSK) otsailaren 18rako greba eskubidea aldarrikatzeko mundu mailako eguna deitu du, LANEren baitan gertatzen ari denaren berri emateko eta patronal zein gobernuei presioa eragiteko, martxoan izango den LANEren Administrazio Kontseilua bildu aurretik.

Mundu guztiko sindikatuek egingo dituzten ekintza informatiboez eta salaketaz gainera, NSKk, Belgikako sindikatuen laguntzaz, Bruselan agerraldi sinboliko bat antolatuko du, non ELAren ordezkaritza bat ere izango den. Jokoan dago greba eskubidea den oinarrizko askatasuna, lantokietako zapalkuntza eta esklabutzaren aurka.

Informazio gehiago izateko: http://www.ituc-csi.org/