Sukaldaritzako langileak hitzarmen estatalaren aurka
2016/04/29
Sukaldaritzako enpresetako langileek elkarretaratzea egin dute gaur goizean euren lan hitzarmenaren defentsan. Izan ere, CCOO eta UGT sindikatuek negoziazio kolektiboaren estatalizazioaren bitartez, ostalaritza alorreko hitzarmena bertan behera uztea erabaki dute. Akordio estatalaren kolektibitateetako langileentzat soldata %50 murriztea eta lanaldia urtea 50 orduz luzatzea finkatzen da.