Gurutzetako Ospitalean enplegu suntsiketaren aurka pankarta zabaldu du ELAk

2014/04/23
Gurutzetako Ospitalean enplegu suntsiketaren aurka pankarta zabaldu du ELAk
ELAk pankarta erraldioi bat zabaldu du gaur Gurutzetako Ospitale aurrean Osakidetzako enplegu suntsiketa salatzeko, 5.000 lanposturen sorrera dakarren ELAren enplegu proposamena sozializatzeko eta lan-murrizketa berriak egitekotan erantzun gogorrak izango direla ohartarazteko.

Osakidetzak 3.000 lanpostutik gora suntsitu ditu azken 3 urteetan. Murrizketa honen ondorioz langileon lan-kargak hazi dira eta osasun-zerbitzuaren kalitatea okertu da. Enplegu suntsiketa masibo honekin batera beste hainbat murrizketa ere jasan ditugu Osakidetzan (lan-orduen igoera, eros-ahalmena %17an galtzea, gaixotzeko eskubidea galtzea...).

Egoera honen aurrean ELAk 5.000 lanpostu sortzeko kanpaina jarri du habian, gure ustez enplegua eta bere kalitatea baitira egun ditugun arazorik larrienak Osakidetzan. Neurri honen bitartez 2010eko zerbitzua emateko moduan egongo ginateke, pribatizatutako zerbitzuak zuzenean eskaintzeko bitartekoak izango genituzke eta lankide askori lana emango litzaioke. Neurri hau egikaritzeko beharrezkoa den finantziazioa Euskadiko Autonomi Erkidegoak ELGEko herrialdeekin duen defizitaren laurden bat besterik ez da. Gizarte sentsibilizazio kanpaina hau Osakidetzan egingo ditugun mobilizazioekin zabalduko dugu.

Horrez gain, Osakidetza beste lan-eskubide batzuk murriztea baloratzen ari da. ELAk ohartarazi nahi murrizketa hauek aplikatzekotan jasotako erasoaren pareko mobilizazioak egingo ditugula.