'Autorik gabeko eguna' egin dute Bizkaiko autoeskoletako grebalariek
Autoeskoletako langileek 11 urte daramatzate Lan Hitzarmena berritu gabe, eta sektoreko langileen soldatak, ordutegiak eta gainerako lan baldintzak oro har erabat prekarioak eta kasu askotan irregularrak dira. Gainera, genero arrakala garrantzitsua dago feminizatuenak diren administrazio lanpostuetan.
Sektorea duintzeko, profesionalizatzeko eta bere aldeko benetako apustua egiteko, ezinbestean erregularizatu eta duindu behar dira gero eta prekarioagoak diren lan- eta soldata-baldintzak. Horregatik, sektoreko langileek aurrerapenak eskatzen ditu, batez ere honako alderdi hauetan:
-
Soldaten erregularizaziorako eta erosteko ahalmena berreskuratzeko soldata-taulak ezartzea. Ia autoeskola guztiek, irakasleen kasuan, hitzarmenaren araberako soldata ofizialak modu irregularrean ordaintzen diren kopuruekin konbinatzen dituzte. Eta irakasle ez diren langileak, batez ere administrazioko langileak eta nagusiki emakumeak, hilean 1.000 euro gordinera ozta-ozta iristen dira.
-
Lanaldia murriztea irakasle ez diren kolektiboentzat, generoen arteko aldea murrizteko. Urrats garrantzitsuak irakasleekin parekatzeko, asteko 35 orduei begira.
-
Ordutegiak arrazionalizatzea, hauek gaueko 21: 00etatik aurrera luzatu daitezkesektore honetan, egunero 11 ordura arteko lanaldiekin eta larunbatetan lan egitea barne.
-
Erretiro partziala bezalako neurriak, adina arrisku-faktore izan daitekeen sektore batean plantilla gaztetzea ahalbidetuko dutenak.
ELAk, uztailaren 28ko negoziaketa bileran adierazitakoari jarraiki, gatazka bideratzeko balizko proposamenak mahai gaineratzeko eskatzen dio APAVI zein patronal horren kide diren autoeskola guztiei. Bestela mobilizazioak indartu beste biderik ez digute utziko.
Ben bitartean, grebaren baitan, bihar autokarabana egingo dute ezkerraldean goizean zehar, eta greba azken egunean, irailaren 24an, kontzentrazioak egingo dituzte Artxandan eta APAVI patronalaren aurrean.