Epaitegi Gorenak baliogabe jo ditu Celsa Atlanticek egindako 358 kaleratzeak
Gainera sententziak argi uzten du kaleratze kolektibo horrek askatasun sindikala urratu zuela, ekintza sindikalerako oinarrizkoa den ekimen bati, greba, eragiten ziolako. (Kaleratze kolektiboa 91 pertsonen kaleratzea suposatzen zuen erregulazio espedientearen kontra langileek deitutako greba deialdi baten ostean tramitatu zen).
Epaiak azken bi urte hauetan ELAk defendatu duen tesia berresten du. Izan ere, gure sindikatuak lehen unetik defendatu du Laminaciones Arreguin eman ziren kaleratzeak langileek greba eskubidea egikaritu zutelako eman zirela.
Industria eta Eraikuntza federazioko idazkari nagusiaren-alboko Luis Fernandezen ustez, “garaipen hau bere duintasunaren defentsan borrokatzen duen langile-klasearena da eta, segur-aski, atal gehiago izango ditu. Gatazka luze eta gogor honetan zuzendaritzak mantendu duen jarrera despotikoak erantzun bikaina izan du Laminaciones Arreguiko langileen aldetik”.
“Beste behin, –gaineratzen du– arlo juridikoan irabazten ari garen arren, mezu bera helarazi nahi diogu zuzendaritzari. Gatazka ez da soilik bide juridikoaren bitartez konponduko. Gatazkari aurre egitek zutabeak hauxe lirateke: negoziazio prozesu bat ezartzea, non enpresak Arabako lantokien alde egingo duen”.