Akordioa Araba mendebaldeko errepideen mantentze zerbitzuan

2016/03/19
Lau eguneko greba ostean ELA -k eta UTE Alava Oeste-k akordioa sinatu dugu eta ondorioz greba bertan behera geratu da. Borrokak merezi izan du, langileen lan baldintzak hobetzea lortu duen akordioa lortu delako,

Orain arte egin izan diren 14 ordura arteko lanaldiek ikusi dute amaia, baita lanaldien arteko deskantsua 12 ordu baino laburragoa izateak ere. Atzo sinatutako akordioari esker neguko bideragarritasun plana gauzatzeko egutegia adostua izan behar da langile eta enpresaren artean. Hala, lan jarduna neurrigarre luzatzea ekindingo da eta lanaldi artean 12 orduko deskantsua bermatuko da. Horrez gain, abendua ezkero sortutako lanaldi gaindikina konpentsatuko zaie beharginei eta urte osorako zaintza zerbitzuko egutegia finkatu da.

Eduki horiez gain, lortu dena da Arabako Foru Aldundia gatazkan inplikatzea. Erakunde hori da zerbitzua azpikontratatzen duena eta langile eta enpresaren artean egindako bitartekari saiakerek erakutsi dute Foru Aldudiak asumitzen duela gatazka honetan  izandako ardura. Aldundia da zerbitzua azpikontratatu eta enpresa pribatuaren eskuetan uzten duena eta bera da zerbitzu hori eskaintzen duten langileen lan baldintzen azken erantzulea.

Etorkizunean ere beste horrenbeste egitea exijitzen diogu. Zerbitzua esku pribatuetan utzi behar baldin badu, pliegoan klausula sozialak jasotzea beharrezkoa da, ELA-k Parlamentuan aurkeztutako LHEn proposatu bezala. Hasieratik lan baldintzak ez badira arautzen eta enpresen etekinei mugarik jartzen ez bazaizkie, etorkizunean ere arazoak sortuko direlako.