Laminaciones Arregiko langile kaleratuak trebakuntza ikastaro batera bidali ditu zuzendaritzak

2015/01/21
Laminaciones Arregiko langile kaleratuak trebakuntza ikastaro batera bidali ditu zuzendaritzak
Epaitegiek 2012ko kaleratzeko dosierra bertan behera utzi arren, Laminaciones Arregui- Celsa Atlanticeko zuzendaritzak ez ditu onartu gaur goizean langileak Gasteizko plantan. Trebakuntza ikastaro bat egin behar dutela bi hilabetez adierazi die. Hilaren 7an itzuli behar zuten lanera epaitegiek baliogabetutako dosierreko 90 langile kaleratuek, baina zuzendaritzak gaurko atzeratu zuen itzulera.

Langileen Batzordeak salatu ikastaroaren berri atzor jaso zutela langileek eta trebakuntza ikastaroa egiteko enkargua UGTeko IFES fundazioari eman diotela. Helburua langile taldea plantatik kanpo uztea dela gaineratu du. "Enpresak dagoeneko ez daki zer asmatu beharginak euren lampostuetan sar ez daitezen; penagarria da, eta are penagarriagoa UGT sindikatuak estrategia horrekin bat egitea".