ELAk, LABek eta ESK-k negoziazioaren blokeoa salatu dute eta hitzarmen propioa aldarrikatu
ELA, LAB eta ESK sindikatuek mobilizazioa egin dute Bilboko Epaitegiaren aurrean, patronalek EAEko Enplegu Zentro Berezientzako lehen hitzarmen sektoriala negoziatzeari uko egin izana salatzeko. Sindikatuek Eusko Jaurlaritzari eta sektoreko patronalei egungo ereduaren inguruan hausnarketa sakona egiteko eskatu diete, baita negoziazio-mahai bat berehala irekitzea ere, EAEko lehen hitzarmen sektoriala lortzeko.
Gaurko mobilizazioak sektorean joan den martxoaren 14an egindako mobilizazioei jarraipena ematen die; mobilizazioa horiek 1.500 euroko Lanbidearteko Gutxieneko Soldata (LGS) aldarrikatzeko greba orokorraren baitan kokatzen dira. Protesta ELA, LAB eta ESK patronalaren aurka aurkeztutako salaketaren ondoriozko epaiketarekin batera izan da. Hiru sindikatuek enpresarioei leporatzen diete 13.000 langile baino gehiagok lan- eta bizi-baldintzak negoziatu eta hobetzeko duten eskubidea urratzea.
Sindikatuek gogorarazi dutenez, Enplegu-Zentro Berezien sektoreak urteak daramatzala negoziazio-esparru propioa erreklamatzen. Halaber, hemen negoziatutako hitzarmen propio horrek, bizitza duin eta autonomoa garatzeko aukera emango lieke langileei, eta lan eta bizi baldintzak baldintza duinak bermatuko lituzke.
Gaur egun, langileen % 80k baino gehiagok ez du 1.500 eurotik gorako soldata finkorik jasotzen, eta kasu askotan, soldatak osatu besterik ez dira egiten Lanbidearteko Gutxieneko Soldatara iristeko. Errealitate horrek sektoreak pairatzen duen egiturazko prekarietatea agerian uzten du.
Era berean, ELAk, LABek eta ESK-k administrazio publikoen erantzukizun zuzena salatu dute. Sindikatuek salatu dute erakundeek konponbideak sustatu beharrean, sektoreko lan-prekarietatea kronifikatzen duen ereduari eusten diotela. Halaber, langileek enplegu arruntera igarotzeko aukera bermatzea eskatu dute, eta zentro horiek behin-behineko izaera izan dezatela, ez iraunkorra. Horrez gain, langileek enplegu arruntera igarotzeko aukera bermatzea eskatu dute, eta zentro horiek behin-behineko izaera izan dezatela, ez iraunkorra.