Larunbatean Noainen izandako lan-istripua salatzen du ELAk

2015/03/31
Astebetean hildakoa eragin duen bigarren lan-istripua da Nafarroan. Langileak J.M.A.R 49 urtekoa eta Lakuntzarra, Noain (Nafarroa) udalerriko “Meseta de Salinas” industrialdeko “Gescrap Navarra S.L.” empresan egiten zuen lan.

Antza denez hainbat langile lanerako makineria libratzeko lanetan zebiltzan pieza metalikoa hautsi eta langilea harrapatu zuenean, honek gaur arte egoera kritikoan iraun duelarik.

Astebetean hildakoa eragin duen bigarren lan-istripua da Nafarroan.

Lehenik, ELAtik hildakoaren senitarteko eta lankideei gure babes eta elkartasuna adierazi nahi diegu, istripuaren arrazoi eta ardurak argituko dituen berehalako ikerketa eskatzen dugun aldi berean.

Era berean, segurtasun neurrien gabezia nahiz betegabetzeak etengabeak diren gisa honetako istripuak behin eta berriz gertatzea onartezina deritzogu, non enpresek hauek sahiesteko lan-baldintza duinak eta seguruak bermatzeko neurririk hartu gabe jarraitzen duten.

ELAtik lan-baldintza eskasek langileok pairatzen dugun ezbehar-kopuru handiaren jatorrian irautea berriro arbuiatu nahi dugu, Gobernu eta Patronalak adostutako eskubide suntsiketaren ondoriozko lan-prekarietatea gora doan heinean eta onartutako neurriak Nafarroan osotara aplikatu direla kontuan izanik, handituz jarraituko duen ezbehar-kopurua hain zuzen.

Azkenik, ELAk langileriaren osasun-babes eskubidearen alde borrokatzeko konpromezua berresten du eta euskal gehiengo sindikalak protestarako deitutako mobilizazioetan parte hartuko du.