ELAk ez du CCOOek eta enpresak antolatu duten fartsan parte hartuko
Joan den astean CCOOek Euskalteleko zuzendaritzarekin iritsi duen akordioaren berri eman zuen. Hitzartutakoaren ondorioz CCOOek onartu egiten ditu enpresak mahairatu dituen kaleratzeak, eta Kutxabank eta inbertsio-funtsen konplize bihurtzen da; autobide bat jartzen die konpainia desegin dezaten, edozein sail azpikontratatzeko ahalmena emanda.
Enpresaren eta CCOOen arteko itunean zuzendaritzak egin nahi duen edozein esternalizaziori men egiten zaio; kontratu finkoen ordez, lana amaitu bitarteko kontratuak, Euskaltelentzat gehienez 7 urteko epean lan egingo duten kontratetan.
Hau zuritzeko, akordioa berretsi nahi dute inolako bermerik ez duen kontsulta bat antzeztuz: CCOOek inposatu du nork eman dezakeen botoa, baita zein bidetatik ere (SMSak barne). Gainera, sindikatu horrek aurreratu du aski zaiela eragindako jendearen erdiak parte hartzea, eta hauen artean aldeko botoak erdiak izatea.
ELAk ez du CCOOek eta enpresak antolatu duten fartsa honetan parte hartuko, ez baitu Euskaltel desegiteko operazioa nolabait janztea beste helbururik. Horregatik eskatu diegu Euskalteleko langileei CCOOek kontsultan parte hartzera deitu badie ez dezatela parte hartu, iruzurraren parte izan ez daitezen.