Musika eta Arte Eszenikoetako EPE deialdiak negoziatua izan behar du eta irakaslegoaren gutxieneko baldintzak bermatu behar ditu
Hezkuntza Departamentuak Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen kidegoan sartzeko 22 plazako EPEa deitu du.
Azken 25 urtetan ez da EPErik deitu kidego honetan eta interinitate tasa %90 ingurukoa da, bertako langileak urteetan zehar prekarietate egoerara kondenatuak izan direlarik. Beraz ezinbestekoa da kidego honetan ere EPE masiboak deitzea hainbeste urtez behin-behinean lanean diharduten irakasleek beren lanpostua egonkortzeko aukera izan dezaten, behin-behinekotasuna %6ra jaitsiz. Baina ELAren ustez deialdi honek ez ditu inolaz ere betetzen EPE deialdi batek bete beharko lituzkeen oinarrizko baldintzak:
-
Nafarroako Gobernuak bere hezkuntza eskumenak erabiliz zenbat plaza, zeintzuk eta zein EPE eredu behar dugun erabaki beharko luke, sindikatuekin negoziatuta.
-
Plazak mahai orokorrean negoziatu ondoren negoziazio prozesu bat ireki behar da mahai sektorialean, baldintzak, epeak, sarbide motak, merituak, epaimahaiak... adosteko. Espezialitate, hizkuntza eta plaza kopurua aldez aurretik jakinarazi beharko litzateke.
-
Kontserbatorioko beharren ikerketa egin beharko litzateke. Honen arabera ikusi Kontserbatorio Profesionaleko zenbat espezialitate dauden ere Goi Mailakoan. Hau gertatzen denean, Kontserbatorio Profesionaleko irakasle funtzionarioei promozionatzeko aukera eman katedrak konbokatuta. Ondoren libre geratzen diren plazak (bai Goi Mailan baita Profesionalean ere) sarbide libreko EPE deialdi batean atera.
-
Edozein EPE prozesuren azterketak ezin dira hasi hautagaien ikasleak oraindik klasean edo azterketetan dauden bitartean.
Hemen Hezkuntza Departamentuan aurkeztu dugun instantzia.