Aguraingo Arcelor Mittal-eko langileek greba bertan behera uztea erabaki dute

2015/01/14
Arcelor Mittal Aguraingo (antzinako SAPEM) enpresa-batzordeak negoziatzeko oinarri berriak ezartzea lortu du, eta enpresak abendu amaieran iragarri zuen erabakia, lantegia ixtea, zeharo aldatu da.

Hiru oinarri adostu dira enpresarekin:

1º- Arcelorrek industri-proiektu bat egiteko hitza eman du; beraz, lantegia ixtea baztertu du.

2º- Langileentzako irteera ez traumatikoak negoziatzen hastea, bide desberdinak aztertuz, esaterako erretiro aurreratuak, eszedentziak, lekualdatzeak...

3º- Enpresak hitz eman du EEEaren kontsulta epea ez dela hasiko aurreko bi puntuetako aukerak agortu arte.

Horrenbestez, langileek amaitu egingo dute urtarrilaren 7an hasi zen greba mugagabea; beronekin plantilla guztiak bat egin zuen.

ELAren eiritziz akordio honek greba deitzerakoan finkatu ziren bi premisetan aurrera egiteko oinarria ezartzen du: Batetik, Agurainen itxiera saihestuko duen industri-proiektu bat aurkeztea eta, bestetik, irteera traumatikoak ekiditea.

Langileen borroka tinko eta azkarrari eta egin diren mobilizazioetan Aguraingo herriak eman dion babesari esker lehen lortu da. "Borroka hasi besterik ez da egin. Negoziazioa garatu hala juzkatuko dugu. SAPEMeko langileek erakutsi dute, indarrez eta antolatuta, beren esku dagoen guztia egiteko prest daudela konponbide orokor bat iristeko".