3.000 beharrean, 4.500 lanpostuko deialdia eskatzen dio ELAk Eusko Jaurlaritzari Administrazio Orokorreko bitartekotasunarekin amaitzeko
ELAk sailburuari adierazi nahi dio proposamen hori ez dela nahikoa Administrazio Orokorreko, Osalaneko, Lanbideko eta Ibaiondoko bitarteko eta aldi baterako langileak finkatzeko helburua lortzeko.
ELAk deialdi bakarra eskatzen du, eta ez bi, 4.500 lanpostukoa. Gainera, deialdi bakar horrek beharrezko tresnak antolatu behar ditu, prozesuak aukera eman dezan behin-behinekotasunaren gaitza pairatzen duten eremu horretako milaka langile publikok euren lanpostua benetan finkatzeko.
Bestalde, ELAk Funtzio Publikoko sailburuari eskatu dio mahai sektorialaren negoziazioaren egungo egoeraren berri pertsonalki jasotzeko. Izan ere, Jaurlaritzako errektoreen informazio eta gardentasun falta salatu dute bai mahaiko sindikatuek, bai informazio gardenaren eskaria sinatu duten eremuko ehunka langilek, Gobernuaren jokabidea gaitzetsiz.
Bestalde, gaurdaino, Jaurlaritzako errektoreek ez dute benetako borondaterik erakutsi legeak ahalbidetzen dituen aukerak amaieraraino eramateko, ez finkatu beharreko plazen kopuruan, ez deialdiaren prozesuan.
ELAk berriro errepikatzen dio eskaria Jaurlaritzari, eta ez du baztertzen mobilizazioak hastea helburu beraren aldeko apustua egiten duten erakundeekin.