Mitxel Lakuntza: “ELArentzat bateragarriak dira euskal esparru propioa defendatzea eta Palestinaren aldeko aldarria egitea”

LABek “beste aukera bat” hautatu duela ziurtatu du, ordea, hobetsi duelako estatuko CCOO eta UGT sindikatuek deitutako mobilizazioekin bat egitea, ELAren proposamenaren aurrean. Hala ere, langileak zein mobilizazio aukeratu beharrean ez izateko, ELA ere urriaren 15ean mobilizatuko da.
Ildo horretan, CAFeko zuzendaritzari leporatu dio ez duela ELArekin bildu nahi izan. “CAFeko zuzendaritzak badaki hasieratik legez kanpokoa izan dela Jerusalemgo tranbiaren proiektua”, ziurtatu du, eta gaineratu du zuzendaritzak emandako argudioek ez dutela oinarririk.
Industria politikari dagokionez, kritiko azaldu da idazkari nagusia, zergak handitu ez, baina Jaurlaritza zorpetuko delako industria laguntzeko, diru publiko horren erabilerari baldintza zorrotzik ezarri gabe.
Lanbidearteko Gutxieneko Soldataren alde martxan den Herri Ekimen Legegileaz galdetuta, Lakuntzak gogorarazi du Legebiltzarrean gehiengo abertzalea dagoela, eta “oso zaila” dutela HELari ezetz esatea, eskumen bat eskatzeri uko egitea baita.