Nafarroan pobrezia eta gizarte desberdintasunen gorakadaz ohartarazten dute sindikatuek

2014/03/18
Nafarroan pobrezia eta gizarte desberdintasunen gorakadaz ohartarazten dute sindikatuek
ELA-LAB-STEE-EILAS eta ESK sindikatuek salatu egiten dute Nafarroan 50.000 pertsona baino gehiagok 454 euro baino gutxiagorekin biziraupenean daudela. Horregatik dei egiten dute ostegun honetan, arratsaldeko 7tan, Autobusen geltokitik aterako den manifestazioan partehartzera. Modu honetan amaiera emango zaie pobrezia eta desberdintasunak salatzeko egin diren martxei. Gaur Gasteizen izan da "Pobreziaren eta prekarietatearen" aurkako zutabea.

ELA-LAB-STEE-EILAS eta ESK sindikatuek gaur eskainitako prentsaurrekoan balorazioa egin dute azken astean Nafarroako herri ezberdinak zeharkatu dituzten martxei buruz (Tutera, Tafalla, Lizarra...); martxak pobreziaren eta desberdintasunen gorakada salatzeko eta egoera lazgarri honetan presazko politika sozialak aldarrikatzeko egin dira.

Sindikatuetako Nafarroako ordezkariek izandako prentsaurrekoan, azpimarratu dute pobrezia Nafarroan igotzen joango dela baldin eta hori ekiditen duten erabaki politikoak hartzen ez badira.

Egoera honen erantzukizuna gobernuek erabakitako erreforma eta murrizketak dira, eta bestelakoa esaten badigute ere, errealitateak argi erakusten enplegua ez dela sortu, zerbitzu publikoak narriatzen direla eta desberdintasun soziala areagotzen dela.

Era berean, Nafarroako Gobernuaren politika salatu dute, finean kezkatuago dago estatistikak itxuratzen egiazko irtenbideak topatzen baino. Nafarroa da, Komunitate Autonomoen artean, soldata gehientsuenean jaisten dena, eta langabeziaren igoeraren aurrean, lotsagarria da administrazioa kontratuak moztu eta txikitzea. Honek erakusten du herritarron arazoen aurrean duen kezka eza.

 

Sindikatuek gogoratu dute Nafarroa babes sozialaren azken muturrean dagoela eta, honen aurrean, onartezina dela Oinarrizko Errentaren irizpideak aldatzea jasotzaile gutxiago izateko laguntza horiek eskuratzerakoan.

Guzti honen aurrean deialdia luzatu dute gizarte mobilizaziora pobrezia gerarazteko eta erantzukizuna duten ordezkari politiko, patronalak, nahiz finantzarioak agerian uzteko.

Beraz, ostegunean, arratsaldeko 7tan eta Autobus Geltokitik manifestazioa izanen da. Bertan, ELa eta LABeko arduradun nagusiak izango dira, Adolfo Muñoz “Txiki” eta Ainhoa Etxaide, hurrenez hurren.