Sinatua Gipuzkoako Eskuhartze Sozialeko Hitzarmena berritzeko aurreakordioa
ELAk, Gipuzkoako Eskuhartze Sozialeko sektorean gehiengoa duen sindikatua %42ko ordezkapenarekin, CCOO (%29) eta LAB (%28)-ekin batera Gipuzkoako Eskuhartze Sozialeko Hitzarmen Sektoriala berritzeko aurreakordio bat sinatu dute.
2.300 langileri erangiten dien akordio hau oso modu positiboan baloratzen du ELA sindikatuak, izan ere, hobekuntza salarial eta sozial garrantzitsuez gain, langileei bere osotasunean aplikatzea bermatuko duen erreformaren aurkako klausulak barnebiltzen ditu.
Bi mobilizazio urteren ondoren sektoreko patronalarekin lortutako akordioak %5eko soldata igoera bermatua (IPC-aren arabera 2017 eta 2018 urteetarako %0,5 gehiagoko igoera posiblearekin), asteko 35 orduak, opor egun bat gehiago, zentru eta zerbitzu ez erresidentzialetan opor egunak lanegunetan erabili ahal izatea, amatasun eta aitatasun lizentzietan hobekuntzak, %15-era arte tablen gainetik dauden soldata errealak xurgatuak ez izatea, kontziliazioan eta berdintasunean hobekuntzak, etab.
Aldi berean, lortutako aurreakordioak, berebiziko garrantzia duten erreformaren aurkako klausulak barnebiltzen ditu, hala nola, mugarik gabeko ultraktibitatea, inaplikazio salarialari buruzko 82.3 artikulua ez aplikatzea, flexibilitatea ezabatzea, derrigorrezko mugikortasun geografikoa ez aplikatzea, ohiko gaixotasunen bajen eta absentismoaren kudeaketan Mutuak ezabatzea, kalteordainen hobekuntza kaleratze objetibo kolektiboen kasuan, etab. Baita sektoreko langileen subrogazioa bermatuko duen testu garantistago bat ere.
Beste behin ere argi geratzen da negoziaketa kolektiboan eduki garrantzitsuak mahai gainean jartzen direnean akordioak posible direla. Gogorarazi nahi dugu HEDATZEN sektoreko patronala (sektorean jarduten duten irabazi asmorik gabeko entitateez osatua) izan dela negoziaketa mahaian eseri den hizketakide bakarra eta ADEGI-CEOE ez dela akordio honen parte izan sektorean ez baitu ordezkagarritasunik.
Azkenik deaialdi bat egin nahi diegu alde guztiei Gipuzkoan lortutako akordio bat ez dadin goragoko negoziaketa eremuen (eremu estatala) partetik boikoteatua izan eta beraz, Gipuzkoan negoziatutako, Gipuzkoan adostutako eta Gikpuzkoan lan egiten duten langileentzat den hitzarmen kolektibo honen aplikazio oso eta efektibo bat mantendu dezagun.