Finantzen Euskal Kontseiluan Confebaskek agintzen du
Novalek gogoratu du gaurko bilera baino lehenago bazirudiela, Ogasun sailburuak eta Arabako Diputatu Nagusiak esandakoaren arabera, Sozietateen Zerga bidez biltzen den dirua gehitzeko asmoa zegoela. Haatik, “aski izan da Confebaskeko buruak esatea horren aurka daudela, aukera bera eztabaidatzea ere baztertzeko. Hau gizarteari egindako benetako iruzurra da, eta botere politikoa botere ekonomikoaren menpe dagoela agerian geratu da berriro”.
Halaber, ELAk salatu egin du agintari politiko batzuk (esaterako, Bizkaiko Aldundikoek) eragileen arabera erabiltzen dituzten neurri desberdinak: “ELAri ukatu egiten diote fiskalitateaz hitz egiteko aukera, baina zorrotz betetzen dute patronalak esandakoa. Beraz, berriro ere argi geratu da ez diela axola gai batzutaz iritzia ematea, gai horietaz zer esaten den baizik”, esan du Novalek.