Eusko Irratia euskalduntzea eta lanpostuen defentsa ezin dira izan elementu antagonikoak

2018/09/21
Eusko Irratia euskalduntzea ezin da urtetan bertan lanean aritu direnak kaleratzeko aitzakia izan. Lanpostuak eta euskalduntzea bermatzea posible dela uste du ELAk, eta azken urteotan Zuzendaritzak LABen babesarekin bultzatutako neurriak (Enplegu-Erregulazio Espedientea eta kaleratzeak) gaitzesten ditu.

Urte luzez, ELAk Eusko Irratiko Zuzendaritzari exijitu dio Radio Euskadi eta Radio Vitoriako langile elebakarrak euskalduntzea bideratuko zuten politikak ezartzea. Zuzendaritzak, baina, ez du halakorik egin; are gehiago, aurrekontu murrizketekin euskalduntzea oztopatu dute, euskara ikasteko borondatea duten langileak bereziki kaltetuz.

Azken bi urteotan Zuzendaritzak, LABen babesarekin, topatu du irrati erdaldunak euskalduntzeko modua, inongo kosturik gabe. Nola? EEE edo Enplegu-Erregulazioko Espediente bat aplikatuz (aplikatu duen EAEko lehen enpresa publikoa) edota azken 20 urteotan lan poltsen bidez irratian lan egin duten langileak kaleratuz. Bide batez, langile horietako askok, ahalegin pertsonalari esker, C1 titulua frogatu ahalko lukete.

ELAn uste dugu plantilla euskalduntzea eta euskara babestea – euskal komunikabide publikoaren ezaugarri propioak izan beharko liratekeenak – ezin direla izan lanpostuen defentsaren kontrakoak. Horregatik, ELAn lanean segiko dugu Eusko Irratia euskaldundu eta lanpostuak mantentzearen alde, horretarako neurri eta politika eraginkorrak exijituz.