HEZKUNTZA

ELAk azaroaren 11ko etxebizitza greba orokorrari begira Eusko Jaurlaritzak Hezkuntzan ezarritako zerbitzu minimoak gehiegizkoak direla salatu du

2026/11/10
ELAk azaroaren 11ko etxebizitza greba orokorrari begira Eusko Jaurlaritzak Hezkuntzan ezarritako zerbitzu minimoak gehiegizkoak direla salatu du

ELAk azaroaren 11ko etxebizitza greba orokorrari begira Eusko Jaurlaritzak Hezkuntzan ezarritako zerbitzu minimoak gehiegizkoak direla salatu du

 ELAk gutxieneko zerbitzuetan egotera behartutako langileak grebarekiko  atxikipena adieraztera animatzen ditu gutxieneko zerbitzu direla agerian uzten duten pegatinen edo bestelako adierazgarrien bidez

Azken urteetan Eusko Jaurlaritzako lan delegaritzak Hezkuntzarako Zerbitzu minimoak etengabe igo ditu. ELAk orain dela 15 urteko grebetan ezartzen ziren gutxieneko zerbitzuak eta azken grebetan ezarri direnak konparatu ditu. Eta ondorioa oso larria da. Greba eskubidea gero eta gehiago murrizteko erabiltzen ari da Eusko jaurlaritza zerbitzu minimoen agindua. 

Horrela Hezkuntzan esaterako 2012an unibertsitatez kanpoko ikastetxe eta zentruetarako sarrera kontrola bermatzeko behar adinako gutxieneko zerbitzuak ezartzetik, gutxieneko zerbitzuak eskeini behar dituzten langile kopurua laukoiztera iritsi da; bereziki larria da hezkuntza laguntza espezialistak kolektiboan gertatu dena, izan ere egun arruntetan egon ohi den langile kopuru berdina edo gehiago egon behar izatea suposatuko lukeen irizpidea ezarri baita. 

ELAk Eusko Jaurlaritzako lan delegaritzaren aurrean alegazioak aurkeztu dituen arren, ez dira aintzat hartu. Ez eta Hezkuntza Sailarekin ditugun Hezkuntzako kolektibo desberdinetako mahai negoziatzaileetan egindakoak ere. 

Erabaki hauek ez dira hezkuntzara mugatzen, beste zerbitzu publiko batzuetan ere nabarmena da gutxieneko zerbitzuen igoera. Erabaki politikoak dira eta greba eskubidearekiko errespetu falta eta ikuskera autoritario baten erakusle garbia da. 

Honen aurrean, ELAk gutxieneko zerbitzuen gehiegikeria salatzen du eta azaroaren 11an gutxieneko zerbitzuetan egotera behartutako langileak grebarekiko  atxikipena adieraztera animatzen ditu gutxieneko zerbitzu direla agerian uzten duten pegatinen edo bestelako adierazgarrien bidez.                           

                            Euskal Herrian, 2026ko azaroak 10