Eusko Jaurlaritzak espetxeen arloan izandako jokaerak agerian utzi du Estatuko ereduari jarraipena emateko asmoa duela
Gainera, ELAk gogorarazi du ostiral honetan, irailaren 24an, Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailburua Zaballako zentroan izango dela ekitaldi batean, Mesedeetako egunean, Espainiako espetxeetako zaindariaren egunean. "Estatu eredu horren aldeko apustua indartu besterik egiten ez duen ekintza da", deitoratu du ELAk.
Gauzak horrrela, Eusko Jaurlaritzak iraganeko hipotekarik gabeko espetxe-sistema propio baten alde egiteko borrokan jarraituko duela azpimarratu du ELAk, askatasunik gabeko pertsonen gizarteratzea lortzeko helburuaz.
Horretarako, ezinbestekotzat jo du espetxeetako langileentzat lan-baldintza duinak bermatzea. Lan-baldintza horiek hobetzeko, bai soldatak, bai ordutegiak eta lanaldiak hobetu behar dira, Autonomia Erkidegoan lan egiten duten gainerako langileekiko diskriminaziorik gabe, betiere kontuan hartuta eguneko 24 orduetan pertsonekin lan egiteak dakartzan baldintza bereziak, urtean 365 egunez.
Era berean, beharrezkoa da langile gehiago izatea, berehala lan-eskaintza publiko bat eginez; euskalduntze- eta berdintasun-plan bat hasteko epeak adostea, edukiekin; eta espetxeetako langileentzat prestakuntza-plan egoki bat sortzea, uneoro osasuna eta segurtasuna bermatuta.