Justiziak baliogabetu egin du Petronoreko aldagelen aldaketa
Epaimahaiak ondorioztatu du errelebo-sistema baldintza onuragarriagoa zela, ELA sindikatuak gatazkaren hasieratik defendatu duen bezala, eta enpresak ez dituela behar bezala justifikatu alegatutako antolaketa-arrazoiak. Epaiak, gainera, azpimarratzen du neurriak zenbatu gabeko eguneko lanaldiaren gehikuntza zekarrela, eta horrek eragin nabarmena zuela langile guztiengan.
Horregatik guztiagatik, epaitegiak Petronori langileak aurreko lan-baldintzetan birjartzeko agindu dio.
ELA-k oso positibotzat jotzen du sententzia hori, langileak antolatuta mantentzeko beharra indartzen baitu. Hitzarmenaren negoziazioa hasten den testuinguruan, ELAk ez du onartuko lan-baldintzetan atzera egiterik, eta ez du greba deitzea baztertzen enpresak bere jarrerari eusten badio.