Abuztuan sinatutako kontratuen %78 behin behinekoak izan ziren
Kontratazioari buruzko datuek egiaztatzen dute enpleguaren kalitatea ez dela ona. Espainiako ministerioak emandako datuen arabera, sinatutako kontratuen %78 aldi baterakoak izan ziren, hau da, abuztuan sinatutako lau kontratutik hiru baino gehiago aldi baterakoak izan ziren. Estatuan, Nafarroa eta EAE izan ziren behin-behinekotasun tasarik altuena izan zutenak, alde handiarekin; Estatuko behin-behinekotasuna ia 15 puntu txikiagoa izan zen.
Beste kontu bat ere aipatu behar da, estatu mailan (ez baitago autonomia-erkidegoen arabera banakatuta), abuztuan sinatutako kontratu mugagabeen %43 bakarrik izan ziren lanaldi osokoak. Gainera, kontratazio mugagabearen barruan, aldizkako finkoen erabilerak %1000 baino gehiago egin zuen gora. Prekarietatea oraindik ere badagoela egiaztatzen duten datuak eta zifrak dira.
Beraz, datu horiek langabeziaren arazoa mahai gainean jartzen dute berriro, eta udazken honetan aurkezten den ziurgabetasunez betetako egoera sozioekonomikoari gehitzen zaizkio. Horregatik, egoera horren aurrean, antolaketa eta mobilizazioa behar dira, langile-klasearen baldintza materialak hobetzearen alde borrokatzeko.