HAURRESKOLAK PARTZUERGOA

Auzitegi Gorenak ebatzi du 77 lanpostu gehiago eskaini behar zirela egonkortze prozesuan

2026/02/02
Auzitegi Gorenak ebatzi du 77 lanpostu gehiago eskaini behar zirela egonkortze prozesuan
ELAk epaia betetzeko eta aldi baterako 77 langile finkatzeko eskatu die Haurreskolak Partzuergoari eta Hezkuntza Sailari.

Epai honen bidez, Auzitegi Gorenak berretsi egiten du EAEko Auzitegi Nagusiak aurrez ebatzitakoa, eta arrazoia ematen dio ELAri Haurreskolak Partzuergoaren errekurtsoaren aurrean: Partzuergoak eta Hezkuntza Sailak 77 hezitzaile plaza gehiago eskaini behar zituzten finkatze-prozesuan. Hau da, deitutako 254 lanpostuak baino % 30 gehiago. Ildo horretan, ELAk Haurreskolak Partzuergoari eta Hezkuntza Sailari eskatu die prozedura gehiago ez luzatzeko eta epai hori berehala onartzeko.

ELAk Partzuergoari eta Hezkuntza Sailari eskatu die langile egonkor eta kalitatezko enpleguaren aldeko erabakiak hartzeko. Besteak beste, behin-behinekotasuna % 8ra murrizteko sendotze-prozesuak zabaltzeko eta helburu hori lortzeko behar adina plaza deitzeko exijitu du. Egun, behin-behinekotasun maila % 30etik gorakoa da.