Nafarroako aurrekontua 2026

Etxebizitza gastua Nafarroako aurrekontuaren %1,3 baino ez dela salatu du ELAk ekonomia eta gizarte kontseiluan

Etxebizitza gastua Nafarroako aurrekontuaren %1,3 baino ez dela salatu du ELAk ekonomia eta gizarte kontseiluan
UPN Gobernutik atera zenetik 10 urte igaro ondoren, indarrean jarraitzen du estatuari egindako ekarpenak, zor publikoaren ordainketak eta itzaleko bidesariak markatutako aurrekontu politikak, eta gastu hauek aurrekontuaren laurdena suposatzen dute. Osasunean eta hezkuntzan egindako gastuak pisua galdu du BPGn, eta 900 milioietako aldea dago Europako batez bestekoaren. Gainera, Nafarroako Gobernuak ez dio heltzen ezbehar-tasaren arazoari aurrekontuan.

Nafarroako Gobernuak 2026ko Nafarroako Aurrekontuaren Aurreproiektua aurkeztu du Ekonomia eta Gizarte Kontseiluan (EGK). Lehenik eta behin, ELAk salatu du Gobernuak ez duela interesik aurrekontuak egiteko prozesuan benetan parte-hartzerik izan dadin. Ekonomia eta Gizarte Kontseiluaren bilera legezko izapide hutsa da, eta bertan aurrekontua aurkezten da, bertan aurkezten den ezer kontuan hartzeko benetako aukerarik eman gabe.

Nafarroako 2026ko aurrekontuari dagokionez, arau fiskalek (gastu muga ezartzerakoan jada aplikatzen direnak) eta erreforma fiskalari uko egiteak baldintzatutako aurrekontua da. ELA sindikatuaren iritziz, ezinbestekoa da zerga erreforma sakona egitea, Nafarroako herritarren beharrei erantzungo dien aurrekontu politika egin ahal izateko.

Aurrekontuaren edukiari dagokionez, hauek dira nabarmendu beharreko alderdiak, ELAren iritziz:

  • Estatuari egindako ekarpena ia % 57,7 handitu da (932 milioi euroraino), eta zorra eta itzaleko bidesariak % 11,9 hazi dira UPN gobernutik atera zenetik. Gastu horiek aurrekontuaren % 22 hartzen dute.

  • Osasunean eta hezkuntzan aurreikusitako gastuak pisua galdu du BPGrekiko (170 milioi euro adinakoa). Horrela, osasunean eta hezkuntzan egindako gastua Europako parametroetatik urrun dago oraindik (Nafarroa EBtik 500 milioi euro beherago dago osasunean, eta 420 milioi azpitik hezkuntzan).

  • 2022an berreskuratutako CEN, UGT eta CCOO erakundeekiko praktika klientelarrei eta finantzaketa publikoari eusten zaio.

  • Ez da bermatzen etxebizitzarako eskubide efektiboa, eta etxebizitzako inbertsioa guztiz eskasa da. Etxebizitza aurrekontua 86 milioi eurokoa da (MRR funtsak kenduta), aurrekontu osoaren % 1,3. Gainera, alokairuaren bidez emantzipatzeko laguntzetara (Emanzipa eta David programak) 13,2 milioi euro baino ez dira bideratzen.

ELAk nabarmendu du ez dela partida gehigarririk aurreikusten ikuskapenak eta laneko ezbeharren aurkako prebentzioa areagotzeko, nahiz eta 2025ean 19 pertsona hil diren lan istripuetan.

Horregatik guztiagatik, ELAk balorazio negatiboa egin du Aurrekontuen Aurreproiektuari buruz, eta, EGKren bileran, gizarte berdinzaleagoa eta gizarte beharrei erantzungo dien aurrekontu politika eskatu du.