Enpresarien erasoa OIT/LANE-ren aurka
Gaur bukatu da LANE-ren Konferentzia, Arauak Aplikatzeko Batzordean tratatu diren eskubideen urratzea suposatzen duten kasuen ordoriorik gabe. Urte honetan ere, enpresarik LANE-ren kontrol oinarriak eta 50 urte baino gehiagoko nazioarteko jurisprudentzia erasotu dute.
Hitzarmen eta Gomendioen Aplikaziorako Adituen Batzordea (HGAAB) LANE-ren kontrolerako organoetako bat da; organo inpartziala da, teknikoa, juristez osatua eta bere kideak Admistrazio Kontseiluak (tripartitoa) aukeratzen ditu. Batzorde honek Arauak Aplikatzeko Batzordean urtero eztabaidatzen diren kasuen ondorioak ematen ditu eta orain arte ondorio hoiek hiru parteen adostasunarekin hartzen ziren. Baina aurten, enpresariek ondorio hoiek onartzeari uko egin diote, langileen oinarrizko eskubideak tratatzen dituzten kasuen ondorioei alegia, euren artean greba eskubidea, eta beraz, Konferentzia eskubideen urratzea suposatzen duten hainbat kasuren ondoriorik gabe bukatu da.
ELAren ustez enpresarien erabaki hori oso eraso larria da langileen eskubideen aurka, LANEren aurka, eta erakunde horretako kontrol-baliabideen aurka. Enpresariek urteak daramatzate erakundearen jarduna ahultzeko asmotan, eskubideen urraketarik larrienak ezkutuan gordetzeko, eta nazioarteko zaintza saihesteko. Greba-eskubidea, konstituzio eta nazioarteko itun askotan bermatzen bada ere, eragozgarria da enpresarien diruzalekeriarako; horregatik oraingo egoeran, gobernuen laguntzaz, lan-eskubideak eta negoziazio kolektiboa suntsitu ondoren, greba-eskubidea da haien hurrengo helburua.