ELAk lortu du NUPek gradu eta master amaierako lanen zuzendaritza urte berean konpentsatu behar izatea

2014/11/07
Nafarroako Unibertsitate Publikoak Europako Esparruko Goi Mailako Ikasketetara egokitu behar izan du bere burua. Bolonia plana bezala ezagutzen denake ez dio beste aukerarik utzi. Aldaketa garrantzitsuenetariko bat aintzinako Diplomaturak eta Lizentziaturak desagertu direla da. Orain Graduak dira edo Masterrak.

Titulua eskuratzeko ezinbestekoa zaie ikasleei Gradu eta Master Amaierako Lan bat egitea eta defendatzea. Honetan da ELAk jarritako salaketa baten ondorioz NUPek bere araudia aldatu beharko duela.

2011ko martxoan NUPeko Gobernu Kontseiluak adostu zuen Gradu Amaierako Lanen zuzenketa Master Amaierako Lanen moduan izanen dutela isla gure irakasteko enkarguan: bi seihileko pasata kontuan hartuko direla gure orduegietan, eta soilik defendatzen badira.

Aurreko ekainean ELAk salaketa jarri zuen Gizarte Asegurantza eta Lan-ikuskaritzan. Gure ustetan, eta lan egin beharreko ordutegiari dagokionez, ez da araua betetzen: zuzendutako lanak urtean hartu behar dira kontuan eta ez hurrengoan eta azkenik ikasleak defendatzen ez dituen lanen kasuan alferrik egin dugu lana irakasleok.

La ikuskaritzak arrazoia eman digu eta ELAk bere garaian ateratako ondorio berak atera ditu:

  • Lan jarduna urtekoa da eta urtean zenbatu behar da

  • Gradu eta Master Amaierako lanen zuzenketak urteko ordutegian izan behar du isla, kontrakoa legez kanpokoa delarik

  • Behin-behineko kontratua dutenen kasuan eta berritzen ez badute de balde egin izanen dute lana.

Sei hilabeteko epea eman dio Lan -ikuskaritzak NUPeri Gradu eta Master Amaierako lanak ongi ordain daitezen.