ELAk Nafarroako ospitaleko sukaldeko langileen egoera prekarioa salatzen du

2017/10/19
ELAk Nafarroako ospitaleko sukaldeko langileen egoera prekarioa salatzen du. Lan Arriskuen Prebentzio Zerbitzuak, jakinaren gainean egonik, aurkitutako gabeziak konpontzeko beharrezko eskuhartzeen argazki zehaztua aurkeztu du.

ELAk Ospitaleko sukaldeko langileen egoera prekarioa salatzen du, eta Administrazioari eskatzen dio Lan Arriskuen Prebentzio Zerbitzuak aurkitutako gabeziak konpontzeko beharrezko neurriak jar ditzala.

Langileek behin eta berriz aipatzen dtuzte etengabeko matxurak, elikagaien faltak, burutzen deskoordinazioa eta gabezia, protokoloen gabezia, formakuntza falta, antolaketa eta lidergorik ez dagoela adierazten duen rolen zehaztugabetasuna. Honek guztiak dakar langileak eurak izatea sukaldeen lehengoratzearen pisu guztia eramatea; bitartean, beste batzuek dominak jartzen dituzte prentsaurrekoetan hiritarren aurrean.

Prozesu hau lorpen handia izan da, bai soziala eta bai sindikala, eta langile inplikatuak erabat kontziente izan dira unearen garrantziaz; hori dela-eta, haien betebeharrek ezartzen zutena baino askoz gehiago egin dute. Badakigu Administrazioak ezagutzen duela langile hauen egoera, baina langileentzat ez da nahikoa eskertze hutsa. Erabakiak hartzeko garaia da. Erabaki hartze honetan lehenengo lana aurrera pausua ematea da eta zerbitzua berrantolatzea, hasiera-hasieratik langileek, egoera jasan dutenek, eskatu duten bezala.