Gipuzkoako errepideetako mantentze lanetako langileek irregulartasunak salatu dituzte

2016/03/11
Gipuzkoako errepideetako mantentze lanetako langileek irregulartasunak salatu dituzte
12 orduko lanaldiak, erritmo jasanezinak, Lan segurtasun falta, baldintza txarrak eta erabili beharreko protokoloak ez betetzea salatu dute gaur Gipuzkoako errepide mantentze laneko langileek. Arrazoi hauek medio, langileok greban daude martxoaren 1etik.

ELAk Gipuzkoako Foru Aldundiari exijitzen dio errepideen mantenurako enpresekin dituen esleipen kontratuak berehala haustea.

12 orduko lanaldiak, erritmo jasanezinak, Lan segurtasun falta, baldintza txarrak eta erabili beharreko protokoloak ez betetzea salatu dute.

Foru aldundiak, irregulartasun hauen jakinaren gainean egon arren, hauek konpondu beharrean, diru murrizketa eta esleipen politika txar horiekin jarraitzen du.

Errepide mantenuan dihardugun langileok aski dela esatea erabaki dugu. Amaiera eman behar zaio gure lan segurtasunaren truke gezurrezko zerbitzuak eskaintzeari.

Hau guztiagatik, kontratu hauek berehala haustea exijitzen dugu, esleipen kontratuko baldintza-agirietan jartzen duenarekin ez betetzeagatik.

Beste aldetik, Gipuzkoako Batzar nagusietan gure agerraldia eskatu dugu, egindako salaketen eta irregulartasunen berri emateko, eta era berean Foru Aldundiko arduradunen azalpenak eskatzen ditugu ere.