Comptos-en Nafarroako ospitaletako sukaldeei buruzko txostenak dimititzeko aukerarik baino ez dio uzten Marta Verari

2014/06/26
ELA gogorarazten du UPN-PSNk onartutako pribatizazioak 200 kaleratze eragin zituen eta urtean 0,67 milioi euro gehiago kostatuko dela.

ELA sindikatuak uste du Comptos Ganberaren Ospitaleetako sukaldeei buruzko txostenak dimititzeko aukerarik baino ez diola uzten Marta Vera kontseilariari: bere ardurari ezin dio eutsi. Jakina denez, txosten horrek pribatizazioak urtean 670.000 euroko gainkostua eragin duela argitu du, Barcinaren Gobernuak erabilitako aurrezteko argudioak indargabetuz.

Gainera, zerbitzua okerrera jo duela frogatu egin da, kexuak izugarri areagotu direlako: 11 bat egon ziren 2011-2012ko epean, eta 2.000 baino gehiago aurkeztu dira azken 17 hilabetetan. Hori gutxi izango balitz, ia plater erdiak janariarekin itzultzen dira sukaldeetara.

ELAk azpimarratu nahi du UPN-PSNko Gobernuaren erabakiak 200 bat langile kalean utzi zituela, Mediterranea de Catering-en mesederako pribatizazio baten truke. Enpresa hau Banco Santander-ekin lotuta dago, eta oroitu behar da egun haietan (2012an), Barcinaren Gobernuak banku honekiko 300 milioiko zorra sinatu zuela (erreskate finantziero bat, beste hitzetan).

Azken finean, ELAk uste du arrazoi pila bat daudela sukaldeak sistema publikora itzul daitezen, eta PSNri eskatzen dio martxoan hartutako erabakia zuzentzeko. Orduan, PSNk Parlamentuaren errebertsioaren aldeko akordio bat oztopatu zuen, Comptos-en txostenaren zain zegoela aitzakiarekin... Ba, jadanik baldintza hori bete egin da.