ADMINISTRAZIO PUBLIKOA

ELAk elkarretaratzea egin du Gobernu Delegaritzaren aurrean, Madrilek prekarizatu egiten duela salatzeko

2025/11/18
ELAk elkarretaratzea egin du Gobernu Delegaritzaren aurrean, Madrilek prekarizatu egiten duela salatzeko
CCOO, UGT eta CSIF estatuko sindikatuekin bilera paraleloak egin nahi dituzte administrazio publikoetako langile guztien soldata-igoeraren inguruan negoziatzeko.

Hori eztabaidatzeko foroa Administrazio Publikoen Negoziaziorako Mahai Orokorra da. Horregatik, ELAk Ministerioari eskatzen dio bertan behera utz dezala CCOO, UGT eta CSIF sindikatuekin adostutako negoziazio egutegia, Mahai Orokorra osatzen duten gainerako sindikatuen askatasun sindikala urratzen baitu.

ELAk beti defendatu du Estatuko langile publikoen lan baldintzak Euskal Herrian negoziatu ahal izatea, besteak beste, bizi baldintzak ez direlako berdinak hemen edo Estatuko beste edozein tokitan. Negoziazio gune hori eduki arte, Mahai Orokorrean presentzia eta eskubide sindikalak eskatzen jarraituko dugu.