ELAk positibotzak jotzen du "Kabia", Gipuzkoako egoitzak kudeatzeko erakundearen sorrera

2014/10/14
ELAn betidanik, kalitatezko zerbitzu publikoen aldeko defentsa egin dugu eta kasu honetan, Kabiaren sorrera bide horretan doa, beti ere, egun egoitza publikoetan dauden langileak (izan funtzionario, laboral edota azpikontratako langileak) bere horretan jarraitzen badute, alegia, lanpostuak eta lan baldintzak bermatuak badituzte.

ELA-Gizalanek positibotzat jotzen du Gipuzkoako Foru Aldundiak aldetik KABIA erakunde autonomoaren sorrera, etorkizunean titulartasun publikoa duten egoitzak kudeatzeko. Aipatu, GFAk, legeak ezartzen dizkion eskuduntzak bereganatu behar dituela eta horretarako aukeratutako bidea egokia dela. Aldi berean, ELAk zera gogorarazi nahi du, bai Bizkaiako eta Arabako foru aldundiek badituztela jada, gizarte zerbitzuak kudeatzeko erakunde autonomoak.

ELAn betidanik, kalitatezko zerbitzu publikoen aldeko defentsa egin dugu eta kasu honetan, Kabiaren sorrera bide horretan doa, beti ere, egun egoitza publikoetan dauden langileak (izan funtzionario, laboral edota azpikontratako langileak) bere horretan jarraitzen badute, alegia, lanpostuak eta lan baldintzak bermatuak badituzte.

ELAk, azken egunenetan, PNV-EAJ alderdiak, pribatizatutako zerbitzuen alde egindako erabateko defentsa salatu nahi du. Ildo honetan, ELAren ustez, pribatizatutako zerbitzuen kalitatea oso eztabaidagarria da, eta “ internazionalki eredugarri” izatetik oso urrun dago. Gainera, honi zera gehitu behar diogu, zerbitzuotako langileen lan baldintzak prekarietatean eta enpresa mozkinetan oinarritzen direla, kalitatezko zerbitzua eskaintzeko beharrezko diren langile nahikoa izan eta lan baldintza duinetan oinarritu beharrean.

Azkenik, uste sendoak ditugu, posizionamendu politiko honen atzean, bestelako interesak ezkutatzen direla, zerbitzuaren kalitatea eta GFArentzako duen gehiegizko kostuarekin batere zerikusirik ez dutenak. Batetik, langileek hainbeste borrokatu ostean lortutako lan baldintzen okertzea legoke, eta bestetik berriz, garbi geratzen da enpresarien interes asegaitzei ematen zaiela lehentasuna, ate birakarien funtzionamendu desegokiarekin batera. Edozein dela eta defentsa gogor horren arrazoia, ELAk langileekin jarraituko du, lanpostuen eta lan baldintzen defentsan eta borrokan.