Negoziazio kolektiboaren erreformaren aurkako manifestazioa ekainaren 23rako

2011/06/16
Negoziazio kolektiboaren erreformaren aurkako manifestazioa ekainaren 23rako
ELA, LAB, STEE-EILAS, EHNE eta HIRU sindikatuetako ordezkariek “gure esparruan negoziatzeko dugun eskubidea errespetatzea” exijitu dute. Era berean, dei egin diete parlamentuko taldeei parlamentuko erreforma errefusatzeko.

Adolfo Muñoz “Txiki” ELAko idazkari nagusiak esan du “negoziatzeko gaitasun osoa Madrilen uzten dela, eta hemengo sindikatuei ahalmena galerazten zaiela”.

“Enpresariek lotsa gutxi erakutsi dute negoziazio prozesuan. Hasieratik zekiten berain nahi zuten guzti-guztia onartuko zuela Zapateroren gobernuak, eta abantaila horretaz baliatu dira. Gustora daude emaitzarekin, baino gehiago nahi dute.”

Muñozen iritziz, erreforma parlamentuan okertu egingo da. “Eusko Alderdi Jeltzalearen jarrera erabakigarria izango da, eta erne egongo gara”, azpimarratu du.

Irakurri gehiengo sindikalaren agiria

ELAk egindako eskuorria ikusi