LAN HERIOTZA

Langile bat hil da Cementos Rezola enpresan (Arrigorriaga)

2025/10/22
45 urteko langile bat hil da FINANCIERA Y MINERA, S.A. enpresaren instalazioetan (Arrigorriagako Cementos Rezola), lan istripu baten ondorioz. Tornu batekin lanean ari zela, makinak harrapatu eta berehala zendu da. Osasun zerbitzuak, Ertzaintza eta Osalaneko teknikariak bertaratu dira, baina ezin izan dute ezer egin.

ELAk salatu du dagoeneko 44 langile hil direla 2025ean Hego Euskal Herrian lan istripuen ondorioz. ELAk irmo salatzen du segurtasun neurri egokirik eza eta gure lurraldeko milaka langileri eragiten dion prekaritate gero eta handiagoa.

ELAk azpikarratu du prebentzioan eta laneko segurtasunean ez dela behar adina inbertitzen. Lanpostu bakoitzaren arrisku espezifikoei buruzko informazioa eta prestakuntza ez dela nahikoa, eta patronalek lan erritmoak eta produkzio presioa handitzen dituzte etekinak maximizatzeko, langileen bizitza eta osasuna arriskuan jarriz.

Laneko heriotza bakoitza atzean prebentzio eta kontrol ezaren ondorio zuzena da, eta enpresek zein gobernuek dute erantzikuzuna, gogorarazi du sindikatuak.

ELAk elkartasuna adierazi die hildako langilearen familiari, lagunei eta lankideei, eta lan ezbeharren kasu bakoitza publikoki salatzen jarraituko du, lan baldintza duinak eta seguruak lortu arte.