Aurreakordioa Euskaltzaindian
Euskaltzaindiako zuzendaritzak eta langileen ordezkariek, hitzarmen propio baterako oinarriak ezartzen dituen aurreakordioa sinatu dute.
Biharko, urriaren 28rako, egun osoko greba deitua zegoen Euskaltzaindian eta langileen gehiengo zabalak babestu behar zuen greba deialdi hau. Greba honek, bi helburu zituen:
-
Lanpostuen defentsa.
-
Euskaltzaindian hitzarmen duina denontzat.
Horiek dira behin eta berriro mahai gainean jarri izan ditugun gaiak. Euskaltzaindiak eta langileen ordezkariek sinaturiko aurreakordioan edukiak positibotzat baloratzen ditugu:
- 2007-2009 akordioa oinarri gisa aitortzen da.
- Euskaltzaindian lanpostuak ez dira amortizatuko.
- Lan erreformak ahalbidetzen dituen neurriei aurre egiten die.
- Soldata eskala bikoitzak desagertzen dira.
- Soldata igoera aitortzen da.
Orain, lan hitzarmen propio baten islatu behar dira eduki hauek. Hau horrela izanda, langileek edukiak onartu dituzte eta biharko, urriak 28rako deitutako greba deialdia bertan behera uzten da.
Euskaltzaindiko langileek beti izan ditugu lehentasunak oso garbi, eta hemen berrestera gatoz hauek direla gaur egun ere gure helburu behinenak: langileen lan-postuak mantentzea, eskubide laboralak defendatzea, duintasuna langile guztiontzat.