OSASUN MENTALEKO SAREA

Osakidetzak osasun mentaleko sareaK desegin nahi ditu, prozesu opaku batekin eta langilerik gabe

Osakidetzak osasun mentaleko sareaK desegin nahi ditu, prozesu opaku batekin eta langilerik gabe
Prozesu hau Osasun Itunean garatu da, Osakidetzako Mahai Sektorialean negoziatu gabe. Dirudienez, Osakidetzak hartu duen erabakiak arriskuan jartzen ditu langileen lan-baldintzak, lanpostuak eta ateak irekitzen dizkie balizko pribatizazioei. ELAk premiazko bilera eskatu dio Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarearen Zuzendaritzari, urriaren 20an .

Gaur egun, Osakidetzako Osasun Mentaleko Sarea hiru zerbitzu-erakundetan banatuta dago, eta 2.077 langileko plantilla du guztira: Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarea (1.293 langile), Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sarea (222 langile) eta Arabako Osasun Mentaleko Sarea (562 langile). Bakoitzak bere plantilla, aurrekontu propioa eta antolaketa propioa ditu. Azken asteetan ELAk komunikabideen bitartez jakin izan du Osakidetzak Osasun Mentaleko sareak desegun nahi dituela, eta zonaldeko beste OSI batzuetan integratu.

Sindikatu honek jakin duenez, “berrantolaketa” hori Osasun Itunaren ildoetako batean eztabaidatu da (“OSASUN MENTALA. Eredu asistentzialaren sustapena, prebentzioa eta optimizazioa”), baita berorri bozkatu ere, aldeko erabakiarekine eta beste sindikatuen parte hartzearekin, besteak beste. Bozketa horren iluntasunaz gain, ELAk salatu du Mahai Sektorialean negoziatu beharreko gaia dela.

Aurreko urriaren 10ean, Osasun Mentalaren Nazioarteko Egunean, Osakidetza pozik agertu zen “120.000 paziente” artatu zituelako eta “estatu mailako arreta psikiatrikoaren buruan” kokatzen delako. Gainera, “osasun mentalaren arreta integralaren aldeko konpromisoa” berretsi zuen. Ez zuen hitz egiten, ordea, behar adina profesional ez egoteaz, lan-karga handiez eta osasun mentalari lotutako patologia batengatik artatu behar diren pazienteek jasaten dituzten itxarote-zerrenda luzeez. ELAk duela aste batzuk salatu zuen Lehen Arretan espezialitaterik gabeko psikologoak sartzea osasun mentaleko sareek jasaten duten benetako errealitatea makilatu nahi duen neurri estetiko bat baino ez dela: psikiatra, psikologo kliniko eta osasun mentalean espezializatuta dauden erizainen falta, eta, besteak beste, Arabako Ospitale Psikiatrikoko TCAEk grebara eraman dituzten lan-karga handiak.

Hori gutxi balitz, Osakidetzak Osasun Mentaleko Sarea desegiteko prozesua ere martxan du, eta gai arriskutsua da, izan ere, hori langileen lan-baldintzen murrizketarekin eta zerbitzu berriak pribatizatzearekin etor daiteke.

Osakidetza-ko Osasun Mentaleko Sareko langileen lan-baldintzen abiapuntua ez da egokiena.

  • Sarea 2.077 langilek osatzen dute (Osakidetzaren 2025eko otsaileko datuen arabera), eta horietatik 1.055 aldi baterakoak dira, hau da, % 50 baino gehiago.
  • Gainera, Osakidetzako Osasun Mentalaren zati handi bat pribatizatuta dago: Gipuzkoan, egonaldi ertain eta luzeko baliabide guztiak enpresa pribatuen esku daude (Aita Meni, San Juan de Dios eta Domusvi-Sanatorio), eta osasun mentalean zerbitzuak ematen dituzten langileen % 85 pribatizatuta dago.

Eraisteak hautaketa-prozesuei eragingo die, eta osasun mentaleko sareetan dauden mugikortasun-eskubideei. ELAk susmoa du prozesu hori erabili nahi dela plantilla amortizatzeko eta zenbait zerbitzu pribatizatzeko, Gipuzkoan gertatu den bezala.

ELAk Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarearen Zuzendaritzari bilera eskatu dio, hiru erakundeetatik handiena, bere jarrera azaltzeko eta Osasun Mentaleko Sareak ez desegiteaz gain, langileen lan-baldintzak hobetzeko eta aurrekontu eta plantilla handiagoa emateko eskatzeko. Era berean, ELAk hilaren 31rako aurreikusita dagoen Mahai Sektorialaren hurrengo bilerara eramango du gaia.