Enpleguan nahiz lan baldintzetan atzerapausoak eman dira Bizkaiko Aldundiaren lan hitzarmenean
Enplegu-arloan, akordio honek babesa ematen dio BFAn enplegu publikoa suntsitzeari. Aurrekontuetan zuzkiturik dauden 200 plazatik gora hutsik daude, baina ez dira beteko. Ez da zehaztu noiz eta nola gauzatuko den IFASeko EPEa.
Soldata-arloan,Itundutako %0,7ko igoera txikiagoa da, gure herriko erakunde gehienetan itundutakoa baino.Beste zati bat, %0,3, zor moduan aitortu da, BFAk orain arte itzuli ez duen zorra handituz (2014-2015 Akordioa).Beraz, langileekiko dagoen zorra handitu da, baina kendu diguten hori berreskuratzeko bermerik ez dago.Beste gaietan,lizentzia eta baimenen aurreko hitzarmenetan eta legez ezarritakoa besterik ez dago eta ustezko “hobekuntza sozialak ” langilearen kontura doaz, soldatak eta lanaldia murriztuz.
ELAren ustez, LAB eta CCOO balioztatu duten akordio honekin, BFAko esparruan aukera bat galtzen da enplegua sortzeko, badagoena finkatzeko, eta azken urteotan kendutAko lan-baldintzak berreskuratzeko.
Hori horrela, ELAk argi du erakunde honetan borrokan jarraituko duela enplegua sortzeko eta badagoena finkatzeko eta duintzeko; zeren langileen lan-baldintzak hobetuz kalitatezko zerbitzu publikoen alde egingo dugu, horretaz erabat sinetsita bait gaude.