ELAk Arabako arropa dendetako hitzarmena sinatu du
Patronalak dirua aurreztea zuen helburu langileen aintzinatasun plusari muga jarriz, soldatak izoztuz, kategoriak era desegokian aplikatuz eta kontratazioan flexibilitatea eskura izanez. Baina arropa dendetako langileen antolakuntzak (sektorean ELArena ordezkaritzaren%65a baino gehiago) ahalbidetu du patronalaren jarrera aldatu eta orain arte zuten baldintzak hobetzea.
Hiru urtetarako hitzarmena da (2015-2017), 36 hilabeteko ultraktibitatea du eta enpresek alde bakarreko erabakiz hitzarmena ez aplikatzea debekatzen du.
Gaur sinatutako hitzarmenaren edukiak hauek dira:
- Aurreko urteko lanaldi osagarriaren %30 lanaldi arrunt bilakatuko da
- Sektorean dugun esperientzia kontutan hartzea onartu da, hala urte bat baino denbora gehiagoz saltzaile laguntzaile kategorian egotea ekitea lortu dugu.
- Erabilgarritasun plusa 3,15 euro izatetik 6 eurotara igo da
- Dietei dagozkien plusak 6,42 euro izatetik 8 eurotara pasatzea igo da
- Lortu dugu inaplikazioaren aurkako klausula, ORPRECCE eta guzti, jasotzea
- 2016an soldatak %1 eta 2017an %0,5 haztea lortu dugu
- Lizentzien hobekuntza
ELAk positiboki baloratzen duen hitzarmena da gaur sinatutakoa, Patronalaren asmoak bertan behera uztea eta orain arteko lan baldintzak hobetzea lortu baita, sektoreko langileen borrokari esker.