Epaitegiek ELAri arrazoia eman eta Mercadona zigortu dute haurdunaldiagatiko diskriminazioagatik
Bilboko Sozialeko 9. epaitegiak arrazoia eman dio ELAri, eta Merkadona zigortu du aldi baterako ezintasun-egoeran haurdun zegoen langile bat diskriminatzeagatik, primaren ordainketa kendu baitzioten. Izan ere, epaileak frogatutzat ematen du ordainketa hori ukatu zela langilearen haurdunaldiagatik.
Langilea haurdunaldiagatiko bajan zegoen, besteak beste, oka egiteagatik, zorabioengatik eta abarrengatik. Zuzendaritzak jakinarazi zion ez zegoela ados aldi baterako ezintasunarekin, eta horregatik ez zitzaiola zegozkion 6.326 euroko prima ordainduko. Horregatik, orain Mercadonak zenbateko hori ordaindu beharko du, bai eta 7.500 euroko kalte-ordaina ere, diskriminazioagatiko oinarrizko eskubidea urratzeagatik.
ELAk nabarmendu nahi du kasu hau ez dela salbuespena. Mercadonak modu planifikatuan eta diseinatuan jarduten du langileek uko egin dezaten aldi baterako ezintasunei, lanaldi murrizketei edo zaintzagatiko eszedentziei. Horregatik, ELAk borrokan jarraituko du Mercadonako zentroetan egiten diren irregulartasunen eta bidegabekerien aurrean, bai sindikalki, bai juridikoki.