EPE Osakidetza 2023/2024/2025

Aurreko deialdietan bezala, ELAk bere afiliazioari Osakidetzako EPEko azterketak prestatzen lagunduko dioten hainbat tresna jarriko ditu martxan.

Jakingo duzuen bezela, lehenbiziko fase honetan, Osakidetzak 9 kategorientazako deialdia egin du. Azterketa datak ere iragarri ditu: 

    • Administrazio eta Kudeaketa Goi Mailako Teknikaria - azterketa ekainak 19
    • Erizaina – azterketa ekainak 21
    • Fisioterapeuta – azterketa ekainak 19
    • Laborategiko Teknikaria – azterketa ekainak 19
    • Administraria – azterketa ekainak 21
    • Erizain Laguntzailea – azterketa ekainak 20
    • Administrari Laguntzailea – azterketa ekainak 21
    • Zelaria – azterketa ekainak 20
    • Zerbitzuetako Langilea – azterketa ekainak 20

GALDERA-SORTAK: 

Deialdiaren Oinarrien arabera, kategoria bakoitzeko azterketa egingo da Osakidetzak publiko egindako galdera-sorta batean oinarrituta. Bateriak gaitegi komunari dagokion bloke bat eta gaitegi espezifikoari dagokion beste bat ditu. 

Prestaketa errazteko, ELAk bere afiliazioari eskainiko dizkio galderei erantzun zuzenak, azterketa-simulagailu batekin batera, izangai bakoitzak baterietako galderak praktikatu ahal izateko. Hori egiteko, behin kobrantza eginda, izena eman duten afiliatuek posta elektroniko bat jasoko dute. Bertan plataformara sartzeko link bat bidaliko zaie. Plataforman galdera-sortei emandako erantzunak aurkituko dituzte (gaitegi komuna edota espezifikoa), eta baita erantzunak praktikatzeko simulagailu bat ere. 

Eskaintza eta prezioak honako hauek dira: 

  • Erizain Laguntzailea: gaitegi osoa (gaitegi komuna + espezifikoa).

  • Administrari Laguntzailea: gaitegi osoa (gaitegi komuna + espezifikoa).

  • Zelaria: gaitegi osoa (gaitegi komuna + espezifikoa).

  • Zerbitzuetako Langilea: gaitegi osoa (gaitegi komuna + espezifikoa).

  • Administraria: gaitegi osoa (gaitegi komuna + espezifikoa).

  • Erizaina, Fisioa, TEL eta Administrazio eta Kudeaketa Goi Mailako Teknikaria: gaitegi komuna.

Kasu guztietan kategoria bakoitzeko prezioa 10 eurokoa izango da. 

Izena eman duten pertsonen kopurua ikusita: 

  • Lehenbiziko geletan izena emateko epea apirilaren 20an itxi zen. Bertan izena eman zuten afiliatuentzako plataforma martxan dago iadanik. 
  • Eskaera kopurua ikusita, bigarren gela batean izena emateko aukera ireki dugu; plaza mugatuak izango ditu. Bigarren gela horretan izena eman duten pertsonei plataformara sarbidea emango zaie azterketa eguna baino hilabete bat lehenago. Maiatzaren 17an itxiko dugu izen ematea. 

 

Izena emateko, klikatu hemen

 

Informazio gehiagorako: 

  • 944037795
  • osakidetza@ela.eus.
  • ELA Osakidetzako edozein atal sindikalean. 

   

* Bateriako galdera bakoitzari erantzun zuzenaren proposamena pertsona adituek egingo dute. Nolanahi ere, ezin dugu bermatu hori denik kategoria bakoitzeko epaimahaiak ontzat emango duen erantzuna.

 

MAD EDITORIALAREN MATERIALA:

ELAtik MAD argitaletxeak diseinatu duen materiala ere eskaintzen dugu, gure afiliatuentzako deskontuarekin.

Argitaletxearen eskaintza ezagutzeko, sakatu hemen

*Zalantzak argitzeko: 

EDITORIAL MAD:
Telefonoa: 954784411
Posta elektronikoa: colectivosmad@7editores.com