EPE Osakidetza 2023/2024/2025

Aurreko deialdietan bezala, ELAk bere afiliazioari Osakidetzako EPEko azterketak prestatzen lagunduko dioten hainbat tresna jarriko ditu martxan.

Jakingo duzuen bezela, Osakidetzak bigarren fasea deitu du eta adierazi du azterketak urria eta azaroa bitartean izango direla (momentuz ez ditu data konkretuak zehaztu). 

Deialdiaren Oinarrien arabera, kategoria bakoitzeko azterketa egingo da Osakidetzak publiko egindako galdera-sorta batean oinarrituta. Bateriak gaitegi komunari dagokion bloke bat eta gaitegi espezifikoari dagokion beste bat dauzka. 

Prestaketa errazteko, ELAk bere afiliazioari gateigi komunaren erantzun zuzenak eskainiko dizkio, azterketa-simulagailu batekin batera, izangai bakoitzak bateriako galderak praktikatu ahal izateko. 

Eskaintza eta prezioak honako hauek dira: 

  • A, B eta C1 kategorietako gaitegi komuna

  • C2, C3, D eta E kategorietako gaitegi komuna.

 

Kasu guztietan ikastaro bakoitzeko prezioa 10 eurokoa izango da. 

Deitutako kategoriak eta dagozkion gaitegi komunak ikusteko, hemen sakatu. 

Izena emateko, klikatu hemen

 

OHARRAK: 

  • Plaza mugatuak egongo dira. Behin plazak agortuta, baloratuko da beste gela bat irekitzea. Hemen zintzilikatuko da informazio guztia.
  • Plataformara sarbidea momentu konkretu batean irekiko da (gela betetzen denean edota azterketarako epe konkretu bat falta denean). Insrkribatuei abixatuko zaie kobrantza egin eta gela ireki aurretik. 
  • Behin kobrantza eginda, izena eman duten afiliatuek posta elektroniko bat jasoko dute. Bertan plataformara sartzeko link bat bidaliko zaie. Plataforman galdera-sortei emandako erantzunak aurkituko dituzte (gaitegi komuna), eta baita erantzunak praktikatzeko simulagailu bat ere. 
  • Bateriako galdera bakoitzean erantzun zuzenaren proposamena egingo da. Nolanahi ere, ezin dugu bermatu hori denik kategoria bakoitzeko epaimahaiak ontzat emango duen erantzuna.
  • Ez dago tutoretza zerbitzurik.

 

Informazio gehiagorako: 

  • 944037795
  • osakidetza@ela.eus.
  • ELA Osakidetzako edozein atal sindikalean. 

   

MAD EDITORIALAREN MATERIALA:

ELAtik MAD argitaletxeak diseinatu duen materiala ere eskaintzen dugu, gure afiliatuentzako deskontuarekin.

Argitaletxearen eskaintza ezagutzeko, sakatu hemen.

*Zalantzak argitzeko: 

EDITORIAL MAD:
Telefonoa: 954784411
Posta elektronikoa: colectivosmad@7editores.com