ELAren lanak fruituak ematen ditu negoziazio kolektiboan

2015/07/29
ELAk erakusten du Madrilgo AENC -zeinen edukiak negargarriak diren eta patronala ez duten derrigortzen- gainditzeko modukoa dela, KPIz gaindiko igoerekin eta enpresentzako derrigor bete beharreko edukiekin. Azken asteetan aberastasuna hobeto banatzeko baliagarriak diren hamaika hitzarmen blindatuak sinatu du.

ELAren obsesioa da negoziazio kolektiboaren bidez lan-baldintzak hobetzea. Erreforma laboralarekin hasita patronalak jo duen erasoari ELAk erantzun egin dio, sail sindikalekin egiten ari den lan organizatiboa hobetuz.

Lan honek etekina ematen du, eta patronalak erreforma laboralari eusten dion artean, ustez ordezkatzen dituenak erabaki dute enpresetan ez dutela aplikatu. Gainera, ELAk erakusten du Madrilgo AENC -zeinen edukiak negargarriak diren eta patronala ez duten derrigortzen- gainditzeko modukoa dela, KPIz gaindiko igoerekin eta enpresentzako derrigor bete beharreko edukiekin. Azken asteetan aberastasuna hobeto banatzeko baliagarriak diren hitzarmen blindatuak sinatu ditugu honako enpresetan:

DHL Agurain, Beretta Benelli, SELAC, Flujoma, Bellota, Fundiciones Aizpuru, Garay, Voith, Ferroser (Guggenheim museoko mantenua), Berziklatu, Savera eta Funvera.

Antolatuz gero egingarria da. Negoziazioaren arazoa estaldura gabezian datzala diotenek ez dute egia esaten. Baldintzarik okerrenak pairatzen dituzten Euskal Herriko milaka langile hitzarmen txarren eraginpean daude, aspaldian amore eman duten sindikatuek sinatutako hitzarmenak. Enpresa txiki eta handietan egin beharreko bidea argi dago: gero eta antolakuntza hobea, langileei informazio ona ematea, eduki hobeak adostea eta aurre egiteko indarra izatea.

ELAk ez du babestuko langile-klasearentzako ezer ez dakarren zirkurik. Gure erantzuna emango dugu.