Norbega - Coca Cola (Galdakao)

Ikuskaritzak 12.000 euroko kalte-ordaina proposatu du aldizkako langile finkoen kontratuetan irregulartasunengatik

Ikuskaritzak 12.000 euroko kalte-ordaina proposatu du aldizkako langile finkoen kontratuetan irregulartasunengatik
ELAk salaketa jarri ondoren, Lan Ikuskaritzak berretsi du enpresak ez dituela betetzen aldizkako kontratu finkoen baldintza formalak eta hitzarmen kolektiboan araututako aldi baterako kontratuen mugak gainditzen dituela.

2025eko uztailean, ELAk salaketa jarri zuen Lan Ikuskaritzan, aldizkako langile finko gisa kontratatutako Norbegako 12 langileren kontratuetan irregulartasunak zeudela egiaztatu ondoren.

Orain, Ikuskaritzak arrazoia eman dio ELAri, eta berretsi du Galdakaoko Norbega-Coca Cola enpresak Aldizkako langile finkoen gehiegizko erabilera egiten duela. Izan ere, kontratu bakar batek ere ez du islatzen jardueraren aurreikusitako iraupena, jardueraren gutxi gorabeherako lanaldia eta aurreikusitako ordu banaketa. Era berean, Ikuskaritzak berretsi du aldizkako kontratu finko guztiek araututako denbora muga gainditzen dutela. Gauzak horrela, enpresak iruzurrezko kontratu bakoitzeko arau hauste larri bat egiten duela berretsi da, eta guztira 12.000 euroko zehapena proposatzen du.

ELAk adierazi du kontratu Aldizkako langile finkoaren modalitatearen abusuak lan ezegonkortasuna eta ziurgabetasuna eragiten dituela. Horregatik, kontratazioan iruzurra egin denez, salatutako kontratu guztiak lanaldi osoko kontratu mugagabe bihurtzeko eskatu dio Norbegari.